Barne Araudia


HIRUKASKOren BARNE ARAUDIA

 

-                  Antolatzailea : Bat Bi Hirukasko elkartea, 1901aren legea irabazteko xederik gabeko elkartea, Itsasun

-                  2 edo 3 ibiltariko taldetan egiten den mendi ibilaldi hau, 2700m goratasun eta 35Km luzetasunetan mugatzen da (Iparla Irubela Artzamendi).

-                  Ibilaldiaren abiatzea goizeko 6:30 eta 8ak bitartean eginen da.

-                  Izen emaiteak ekainaren 15an hetsiko dira. Ez da izen emaiterik izanen bertan.

 

1.                Artikulua  :

Lasterkari orok bere burua lasterketaren araberako indar fisikoan pairatzeko gai dela segurtatzen du ; Hein berean, istripu edota larrialdi baten kasuan, talde antolatzaileari ez zaio leporatuko nolanahiko gabezia baten ardura.

 

1.                Artikulua  :

Izen emaitea Internet bidez egiten da www.hirukasko.org wengunean.

Izen emaitea ondoko pundu hauek baldintzatzen dute :

-                  Mendiko kirolak pratikatzeko, kontra indikaziorik ez duzuela frogatzen duen urte bat baino guttiagoko mediku agiri ofiziala edo kirol lizentzia bat (FFA, FFCO, triathlon edo UFOLEP)

-                  30€-ko ordainsaria

-                  Baliabide minimoez hornitua den zaku edo zintura bat ; hau da xistua, sokorri estalkia, hazkurri energetikoak et ura sahetsean eraman behar ditu korrikalari orok.

 

Izen emaitea baieztatzen duten esku-muturrekoak baldintza hauenpean eskuragarri izanen dira.

 

2.                Artikulua  :

 

3.1 Sekuritatea, segipena eta laguntza ibilbidearen luzera guzian segurtatuak izanen dira.

Sorospen taldea mediku, erizain eta sokorrista kalifikatuez osatua da.

Lantalde eta garraio zerbitzu guziak harremanetan izanen dira irratien edota telefono mugikorren bidez.

  

Sorospen postuen egitekoa, arriskuan diren parte hartzaileak laguntzea da antolakuntzaren edo konbentzionatuak diren baliabideak erabiliz.  

Zailtasunean edo serioski zauritua den pertsonari dagokio sorospen taldeak deitzea : 

-                  sorospen postu batera joanez 

-                  lasterketaren antolaketa deituz 

-                  sorospen taldeak deitzeko beste parte hartzaile bati galdeginez

 

Antolatzaileak deitzea ezinezkoa bada, larrialdi zerbitzuak deitu ditzazkezue zuzenean (« urgentziak bakarrik » gune batean baldin bazarete batez ere) : 112 

Parte hartzaile bakoitzaren eginbidea da, arriskuan den pertsona bat lagundu eta sorospen zerbitzuak deitzea.

Ez ahantz, eguraldia edo erliebea bezalako aldagarriengatik, laguntza, uste baino berantago heltzen ahal dela. Zuen segurtasuna beraz, zakuan ezarri duzuen materialaren araberakoa izanen da. 

Mediku edo sokorrista bat galdegiten duen parte hartzaileak, honen erabakia onartu eta errespetatu beharko du. 


Mediku eta sokorrista ofizialek ondoko erabakiak hartzen ahal dituzte :  

-                  Pertsona bat ibilaldia uztera behartu (dorsala kenduz) 

-                  Arriskuan ikusten dituzten pertsonak ebakuarazi edozoin baliabide erabiliz. 

-                  Pertsona bat ospitalean onartarazi. 

Ebakuazio moldea eta ospitalearen hautua, mediku eta larrialdi zerbitzu ofizialen esku da. 

Larrialdi zerbitzu berezi edo ebakuazioaren kostua parte hartzailearengan da.  Berari dagokio ere antolatzaile edo larrialdi zerbitzuek utzi duten lekutik itzulera segurtatzea. Azkenik, parte hartzailearen ardura da ere, bere asurantza pertsonalari dosier bat aurkeztea denbora epeak errespetatuz. 

 

Parte hartzaileek, osoki markatua den ibilbide bat segituko dute. Markarik ez dela ohartzen badira, antolakuntza deitu eta azken kontrol guneraino itzuli beharko dira. 


KASU: Ez baduzue markarik ikusten, berriz gibelera joan!

 

Edozien arrazoinengatik, ibilaldia segitzeari uko egiten badiozue, antolakuntzari jakinarazi (kontrolgune edo sorospen gune batean). 

  

3-2 Hornidurak :

Erdi autonomiaz egiten den taldekako ibilaldi bat da.

Erdi autonomiak suposatzen du bi hornidura guneren artean, parte hartzaileak autonomoak direla janaria eta jauntzieri dagokionez.

Janari eta edari hornidurak ondoko lekuetan segurtatuak izanen dira :

-                  Xumus (13.5 km) : hornidura

-                  Behereko etxea (23 km): hornidura + Piknika

-                  Artzamendi (30 km) : hornidura

-                  Atharri ezker pareta - helmuga (35 km): hornidura

Abiatzean, antolatzaileek baso berri bat emamen diote parte hartzaile bakoitzari. Baso hau tixertaren truke itzuli beharko da helmugan.

Hortaz, ez da basorik banatuko hornidura guneetan.

Izena eman ez duen nehork ezingo du ibilbidea parte hartzaile batekin egin.

 

3-3 Tenoreak :

- Abiatzea 6:30 - 8ak arte.

- Irubela : igotzearen hestea 11:00

- Artzamendi : igoeraren hestea 15:00

 

 

3.                Artikulua :

Parte hartzaileek inguramena zaindu eta errespetatzearen zina egiten dute.

Oroitarazten dugu ingurune natural, ahul eta basa batean gabiltzala (Natura 2000 eremua).

Zaintza eta arta haundi bat ekarri beharko zaio hondakinen kudeaketari.

Ingurumenaren errespetuz, ez da tindurik erabiliko bide markaketan.  

Ezinbestekoa da markatua den ibilbidea segitzea lasterbiderik hartu gabe, lurren gehiegizko higidurarik ez sortzeko. 

 

4.                Artikulua :

Antolatzaileek « sekuritate zibila » babesten duen asegurantza bat martxan eman dute.

Aseguru horrek istripu baten ondorioak barneratzen ditu.

Lizentziadunek haien lizentziari loturiko asegurantzaren bermeak dituzte. Besteek, istripuen aintzinean besbesten dituen asegurantza pertsonal bat hartu behar dute.  

Parte hartzaileek segurtatu behar dute, haien asegurantzak « Espainiatik » herriratzea bermatzen duela, ibilbidearen zati ttiki bat mugaz gaindi pasatzen baita. 

Izen emaiteak pertsonalak dira. Antolakuntzak ez du ardurarik izanen, izen emaitearen ondotik pertsona aldaketa bat gertatzen bada talde batean. 

 

5.                Artikulua :

Ibilaldi hau kirol lizentziatueri eta lizentziatuak ez diren partaide guzieri zuzendua zaie.

Guttieneko partaideen adina 14 urtekoa da, eta burasoen baimena baitezpadakoa da helduak ez diren partaide guzientzat.

Ibilaldiaren segipena ibilbide osoan segurtatuko da, partaide talde bakoitzeko 2 edo 3 kideen presentzian egin « pointage »-en bidez.

Korrikalariek beren erresponsabilitate pertsonalaren baitan iharduten dute.

 

6.                Artikulua :

Aroaren arabera, antolatzaileek ibilbidea aldatu,ibilaldia geldiarazi edo anulatu dezakete. 

 

7.                Artikulua :

Partaide orok antolatzaileak baimentzen ditu egunaren harian eskuratu ahal izan daitezken irudien erabilpen askea egiteko. 

 

8.                Artikulua :

Zaurituak bakarrik ebakuatuko dira. 

 

9.                Artikulua :

Arrazoinak arrazoin, ez da dirurik itzuliko.

 

10.             Artikulua :

Hirukasko egunaren izen emaiteak, honako barne araudiaren onarpen osoa  barneratzen du.